viernes, 20 de marzo de 2015

HEZKUNTZAKOENTZAKO

Badatoz!!!
Ez dakit LOS CATLINS: PARADAS INTERESANTES sarrera irakurri duzuen, eta irakurriz gero ere datu batek atentzioa deitu dizuen. Eskola irteera batekin koinziditu, eta hogeita hamar bat ikaslerentzako 6 irakasle (gutxienez) zegoen bertan.
Imajinatzen duzue gu ratio horiekin ibili beharko bagina? Agur eskola irteerak. Gurean ez daukagu giza baliabide nahikorik hori antolatzeko, beti ere pentsatuta irakasle guztiak prest leudekela irteeretara joateko, noski.
Kontua da herri txiki baten nagoela, eta eskola orduaren bukaeran eskoka baten patean egotea suertatu zaidala. Horra non ateratzen diren zenbait ume, nagusi gabe, bide-seinale batzuekin. Horretarako propio dauden poste batzuetan ipini dituzte seinaleak, eta zebrabide lanak egiten hasi dira. Ez dakit argazkian ondo ikusten diren, baina aldika-aldika stop horiek mugitu, errepide erdian ipini, kotxeak geldiarazi eta jendeari paso ematen diote. Perfektamente koordinatuta, eztabaidatu gabe, eta txorakerietan denbora galdu gabe. Gurean bezala!


Eta ez dakit ondo ikusen den, baina ume asko ortozik atera dira, zapatak eskuan; hemen hori ohitura omen da-eta, zapata gabe ibiltzea.

1 comentario:

  1. Zorionez gure herrian ere halako esperientziak praktikatzen dira, Zamakolako auzoan, adibidez,hori nik dakidala.
    Msk

    ResponderEliminar