sábado, 31 de enero de 2015

ESKERRIK ASKO DANORI!!!!


Ez dakit gai izan naizen idatzi didazuen guztiei erantzuteko. Espero baietz. Hala ere, doakizuela hemendik nire eskerrik beroena, sentsazio ikaragarria da munduaren beste puntan ere lagunen berotasuna jasotzea. Nire buruari egin diodan opari honen adierazle, hor naukazue Tasmaniako itsasoaren aurrean. Momentu horretako eguraldia ez zen bainatzeko modukoa, lainotu zen ur ertzera heldu orduko, haizea fina zen eta itsasoa zakarra, baina hau irakurtzen duzuenerako Ozeano Indikoan bainua hartuta egongo naiz...

No hay comentarios:

Publicar un comentario